Ekonomia -
GREBA
ELAk greba deitu du urriaren 28rako Bizkaiko ostalaritzan
Orain negoziatzen ari diren lan hitzarmenean KPIaren bermea jasotzea eskatzen du sindikatuak, besteak beste.
EITB MEDIA
ELA sindikatuak urriaren 28an greba egitera deitu ditu Bizkaiko ostalaritza sektoreko langileak. Lan hitzarmena negoziatzen ari dira, eta KPIaren bermea jasotzea eskatzen dute, besteak beste.
KPIaren bermea ez ezik, beste eskaera batzuk egin ditu sindikatuak: lanaldien benetako kontrola eta erregulazioa, urteko orduen murrizketa, aldi baterako ezintasunagatik bajaren estaldura eta logela ratioen murrizketa pisu zerbitzarientzat, esaterako.
Greba deialdiak 25.000 langileri eragiten dio.
Ostalaritza Eguna
Bihar, urriak 11, ospatuko den Ostalaritza Egunarekin bat eginez, kalejira informatiboa egingo dute Bilboko Zazpikaleetan. 12:00etan abiatuko da Pilota kaletik.