Ekonomia -

Sektore publikoa

Euskadiko funtzionarioek % 1,5eko igoera kobratuko dute azaroan

ELAk eta LABek uste dute igoera ez dela nahikoa, eta Iñigo Urkulluren Gobernuari leporatu diote Madrilek agindutako "murrizketei" men egitea. Gainerako sindikatuak "greba deialdi bateratu batera" deitu ditu ELAk.

Funtzionarioak. Irudia: EITB Media
Funtzionarioak. Irudia: EITB Media
Funtzionarioak. Irudia: EITB Media

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak  iragarri duenez, azaroan % 1,5eko soldata-igoera ordainduko die langile publikoei, 2022aren hasieratik aplikatzen ari den % 2ko igoerari gehituta.

Pedro Sanchezen Gobernuak onartu zuen soldata-igoera hori, eta Espainiako Estatuko langile publiko guztiei egingo die mesede.

Beraz, langile publiko guztientzako soldatak % 3,5 igoko dira ekitaldi honetan, azaroan % 1,5eko igoerari dagozkion atzerapenak ordainduko baitira.

Igoera hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Mahai Orokorrean iragarri dute Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko arduradunek. 80 milioi euro inguruko gastua suposatuko du.

ELAk eta LABek uste dute igoera ez dela nahikoa, eta Iñigo Urkulluren Gobernuari leporatu diote Madrilek agindutako "murrizketei" men egitea.

Ohar batean, ELAk salatu du soldata % 2,5 igotzeko planteamendua Espainiako Gobernuak "aurkeztutakoaren berdina" dela, eta, horregatik, kritikatu du "beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak uko egiten diola arlo horretan duen eskumenari, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza gisa funtzionatzen duela". Gainerako sindikatuak "greba deialdi bateratu batera" deitu ditu.

LAB sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritza "zintzo" betetzen ari dela Madrilek "agindutako" soldata murrizketak, "hemen negoziatzeko borondate eza ezkutatuz", eta ohartarazi du langile publikoek % 15eko ahalmen ekonomikoa galdu dutela 2021era arte.

Soldata-igoeraren gaia, aldiz, ez dute zalantzan jarri UGTk eta CCOOk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Soldatak gaur