Ekonomia -

GREBA

Garraiolarien greba bertan behera geratu da

Abiatu eta biharamunean, Garraioaren Defentsarako Plataformak lanuztea etetea erabaki du, etengabeko presioa dela eta.

Atzoko grebaren irudi bat. Argazkia: EFE
Atzoko grebaren irudi bat. Argazkia: EFE
Atzoko grebaren irudi bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean abiatu zuen Garraioaren Defentsarako Plataformak lanuzte mugagabea, baina etengabeko presioa eta jazarpena argudiatuta, bertan behera uztea erabaki dute.

Ohar batean Plataformak azaldu duenez, sektoreko patronalek, sindikatuek, esparru politiko jakin batek eta zenbait komunikabidek grebaren aurkako kanpaina egin dute.

Nolanahi ere, guztiari aurre egiten eta beraien aldarrikapenak defendatzen jarraituko dutela azpimarratu du Garraioaren Defentsarako Plataformak, sektoreko lan baldintzak hobetze aldera.

Lehen greba egunak ez zuen Hego Euskal Herrian apenas eraginik izan, Hiru Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuko bozeramaile batek ziurtatu zuenez. Estatu espainiarrean, berriz, grebak jarraipen txikia izan zuen, Barne Ministerioko iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Merkantzia-garraioa