Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Greba Bizkaiko metalgintzan, Atotxako geltokia eta aurrekontuen osoko zuzenketak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba Bizkaiko metalgintzan: Bizkaiko Metalgintzaren sindikatuek bost eguneko grebari ekin diote gaur, astelehenarekin, "lan hitzarmen duin baten alde", joan den ostiralean FVEM Metalgintza Enpresen Bizkaiko Federazioak egindako azken proposamena sindikatuek errefusatu ostean.

- Atotxako geltokia: Asteburuan etenda izan da Renfeko aldiriko tren zerbitzua Irun eta Andoain artean (Gipuzkoa), Donostiako geltokian egin beharreko lanengatik. Gaur, 04:00etan, berrezarri behar zuten zerbitzua, baina ordu honetan oraindik ez dabil trenik.

- Aurrekontuen osoko zuzenketak: Gaur amaituko da EAEko 2023rako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Grebak albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen azken ordukoa Renfe EAEko Aurrekontuak Metalgintza albisteak