Ekonomia -

erregeien deskontua

Espainiako Gobernuak beharrizan handiena duten sektoreei mantendu nahi die erregaien deskontua

Horien artean, Nadia Calvinok garraioaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren sektoreak aipatu ditu. Halaber, urte amaierara arte itxarongo dute erabakia hartzeko.

Gobernuak sektore batzuei soilik bideratu nahi die erregaien deskontua. Argazkia: EFE
Gobernuak sektore batzuei soilik bideratu nahi die erregaien deskontua. Argazkia: EFE
Gobernuak sektore batzuei soilik bideratu nahi die erregaien deskontua. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nadia Calviño Espainiako Gobernuko presidenteordeak adierazi du erregai-litroko 20 zentimoko dirulaguntza eztabaidagarria dela, eta Espainiako Gobernuak "sektore ekonomiko batzuentzat" bakarrik mantendu nahi duela.

Hala azaldu du Ekonomia Gaietarako ministroak, eta gaineratu du erregaiaren deskontuak "eragin fiskal handia" duela, eta "zaurgarrienei" ez diela mesederik egiten, "autoa dutenei" baizik.

Ministroak erregaien laguntzaren inguruan Gobernua espainiarrak hartuko dituen erabakien inguruan duen ziurgabetasuna azpimarratu du: "Ezin dut zehazki esan abenduaren 31n amaituko dela herritar guztientzat 20 zentimoko dirulaguntza". Dena dela, esan du, erabaki bat hartzeko, Gobernuak urte amaierara arte itxarongo duela, gasolioaren eta gasolinaren prezioek duten bilakaera ikusteko.

Era berean, Calviñok berretsi du Espainiako Gobernuak deskontua beharrizana duten sektoreentzat bakarrik mantendu nahi duela. Horrekin batera aitortu du, laguntza hori, besteen artean, garraiora, nekazaritzara, abeltzaintzara eta arrantzara bideratzeko asmoa dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Arrantza kanpaina azken ordukoa Nekazaritza Abeltzaintza enpresak Gatazkak garraio sektorean Gasolioaren prezioa