Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Donostiako hilketa, krisiaren kontrako neurriak eta Donostialdeko ESIko krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Lukas Agirreren hilketa: 24 urteko gizon hernaniar baten hilketan ustez zerikusia izateagatik Donostian atxilotutako hiru pertsonak epailearen esku utzi dituzte gaur. Epaileak, baina, atxiloaldia luzatu die hiru atxilotuei eta deklaratu gabe ertzain-etxera bueltan bidali ditu.
- Krisiaren kontrako neurriak: Espainiako Gobernuak atzo iragarritako krisiaren kontrako neurri sorta berriak zeresana ematen jarraituko du. Besteak beste, sei hilabetez kenduko dute % 4ko BEZa, premiazko elikagai guztiei aplikatzen zaiena.
- Donostialdeko ESIko krisia: Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek agerraldia egingo dute, gaur 15:00etan, Gipuzkoako Medikuen Elkargoko egoitza nagusian. Osakidetzako arduradunekin izandako azken bileren berri emango dute.