Ekonomia -
Ikerketa eta Garapena
I+Gko gastua % 0,3 murriztu zuten 2011n, EAEn
Eustatek argitaratutako behin-behineko datuen arabera, administrazio publikoan eta goi mailako irakaskuntzan gehitu egin zen I+Gko gastua, eta enpresa sektorean, aldiz, murriztu.
Erredakzioa
Ikerkuntza zientifiko eta garapen teknologikoko jardueren gastua % 0,3 murriztu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2011n, Eustatek (Euskal Estatistika Erakundeak) emandako behin-behineko datuen arabera.
2011n gastu osoaren % 87,2 gauzatu zuten enpresa, unibertsitate eta erakundeak hartu ditu aintzat Eustatek ikerketa egiteko. Lortutako datuak kontuan izanda, enpresa sektorean izan da murrizketa handiena. Barne-gastua % 1,4 murrizteaz aparte, I+G jardueretarako langileen kopuruak % 0,3 egin zuen behera 2011n.
Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, aldiz, I+Gko gastua eta langile kopurua hazi egin ziren, % 2,4 eta % 5,1, hurrenez hurren. Administrazio publikoan ere, I+Gn gastatutako diru kopurua % 3 hazi zen eta langileen kopuruak % 15 egin zuen gora.
Eustatek azaroan argitaratuko ditu I+Gren gastuaren inguruko behin betiko datuak.
Ikerkuntza zientifiko eta garapen teknologikoko jardueren gastua % 0,3 murriztu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2011n, Eustatek (Euskal Estatistika Erakundeak) emandako behin-behineko datuen arabera. 2011n gastu osoaren % 87,2 gauzatu zuten enpresa, unibertsitate eta erakundeak hartu ditu aintzat Eustatek ikerketa egiteko. Lortutako datuak kontuan izanda, enpresa sektorean izan da murrizketa handiena. Barne-gastua % 1,4 murrizteaz aparte, I+G jardueretarako langileen kopuruak % 0,3 egin zuen behera 2011n.Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, aldiz, I+Gko gastua eta langile kopurua hazi egin ziren, % 2,4 eta % 5,1, hurrenez hurren. Administrazio publikoan ere, I+Gn gastatutako diru kopurua % 3 hazi zen eta langileen kopuruak % 15 egin zuen gora.Eustatek azaroan argitaratuko ditu I+Gren gastuaren inguruko behin betiko datuak.