Ekonomia -

Bilera Madrilen

2023an gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko dela iragarri du Espainiako Gobernuak

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa UGTko idazkari nagusi Pepe Alvarezekin eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin bildu da Senatuan. Bilera horretara joateari uko egin dio CEOEk.

Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa UGTko eta CCOOko idazkari nagusiekin. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa UGTko eta CCOOko idazkari nagusiekin. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa UGTko eta CCOOko idazkari nagusiekin. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur iragarri duenez, 2023an lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) % 8 igoko da, hau da, hilean 1.080 euro gordinera igoko da 14 ordainsaritan.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa UGTko idazkari nagusi Pepe Alvarezekin eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin bildu da Senatuan. Bilera horretara joateari uko egin dio CEOEk.

Sindikatuek 1.100 eurorainoko igoera eskatzen zuten; Diazek, berriz, adituen batzordearen txosteneko banda altuaren alde egin zuen, 2023rako % 4,6 eta % 8,2 arteko igoera planteatu baitzuen.

Bestalde, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa "oso pozik" agertu da, "ez Gobernuagatik, baizik eta langileengatik". Izan ere, "erosteko ahalmena galtzen ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Soldatak CEOE