Ekonomia -

Finantza-krisia

Amaiur:'Euskal Herrian 1.500na euro ordainduko ditugu erreskateagatik'

Koalizioaren ustez, euskal herritarrek ez dute zergaitik ordaindu behar Espainiako finantza erakundeen espekulazioa, ezta PPren eta PSOEren kudeaketa txarra ere.

Amaiurrek PPk eta PSOEk egindako kudeaketa txarra salatu du. Efe.
Erreskatea | Amaiur: Herritar bakoitzak 1.500 euro ordainduko ditu
Amaiurrek PPk eta PSOEk egindako kudeaketa txarra salatu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bankuen erreskateagatik euskal herritar bakoitzak 1.500 euro ordaindu beharko dituela salatu dute Rafa Larreina eta Jon Iñarritu Amaiurreko kideek. Hori dela eta, Euskal Herriaren subiranotasunaren alde egin dute, Espainiako ekonomia "oztopoa" delako.

Gasteizen egindako prentsaurrekoan, Amaiurreko diputatuek Espainiako gobernuen "sekretismoa, boskurantismoa eta gezurra" salatu dute, herritarrei ekonomiaren benetako egoera ezkutatu dietelako.

Amaiurreko kideen ustez, euskal herritarrek ez dute zergaitik ordaindu behar Espainiako finantza erakundeen espekulazioa, ezta PPren eta PSOEren kudeaketa txarra ere.

Larreinaren hitzetan, Euskadik erreskateak zortutako zor publikoaren % 6,24 ordaindu beharko du, eta Nafarroak, %1.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea