Ekonomia -

Lan gatazka

Lanaldi osoko kontratu gehiago aldarrikatu dituzte Bizkaiko erresidentzietako langileek

Grebara batu diren langileek salatu dute batez beste lanaldiaren % 45-70 hartzen dutela indarrean dituzten kontratuek, eta horrek ondorio larriak dakartzala: soldata are txikiagoak, ezegonkortasuna, behargin gutxiago, lan karga handiagoa eta kontziliaziorako aukera gutxiago, besteak beste.

Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon. Argazkia: ELA sindikatua
Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon
Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon. Argazkia: ELA sindikatua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk (sektore honetan gehiengoa duen sindikatua) deituta, hamar eguneko grebari ekin diote asteazken honetan Bizkaiko erresidentzietako beharginek, lan hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko.

Grebara batu diren langileek salatu dute batez beste lanaldiaren % 45 eta % 70 artean hartzen dutela indarrean dituzten kontratuek, eta horrek ondorio larriak dakartzala: soldata are txikiagoak, ezegonkortasuna, behargin gutxiago, lan karga handiagoa eta kontziliaziorako aukera gutxiago, besteak beste.

"Langileek denbora gutxi igarotzen dute adinekoen egoitzetan; horrenbestez, zerbitzua okerragoa da, egoiliar bakoitzari eskainitako arreta ez delako behar bestekoa. Are gehiago, txanda batzuetan oso langile gutxi daude", azaldu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza parean egin duten elkarretaratzean.

Orain arte 29 greba egun egin dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek. Gainera, LABek beste zenbait lanuzte deitu ditu, 2017tik berritu ez duten hitzarmena salatzeko.

Esan bezala, gaurtik martxoaren 29ra greban egongo dira. Horrekin, lantalde handiagoak, Foru Aldundiko erresidentzietako langileen baldintza berberak, langileak lehenengo egunetik ordezkatzea eta lanaldi osoko kontratuak ugaritzea lortu nahi dute, baita soldatak igotzea ere.

Hartara, bihar, bigarren greba egunean, Ezkerraldera eramango dituzte aldarrikapen horiek, eta ostiralean Getxon egingo dute protesta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia ELA Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Sindikatuak Lan gatazkak