Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: burtsen erreakzioa, VII. Inkesta Soziolinguistikoa eta Euroeskualdearen batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Burtsen erreakzioa: UBSk Credit Suisse xurgatuta, finantzen merkatua burtsen irekierari so esnatuko da astelehen honetan. Ekonomia adituen iritzian, erabakiak lasaitasuna ekarriko du finantzen sistemara.
- VII. Inkesta Soziolinguistikoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko arduradunek VII. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte Donostian. 10:15ean izango da prentsaurrekoa, Tabakaleran.
- Euroeskualdearen batzarra Donibane Garazin: Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen urteko batzar nagusia egingo dute gaur Donibane Garazin. Bertan izango dira Alain Rousset Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea.