Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

EBk Korridore Atlantikoagatik erantzukizunak eskatu beharko lizkieke estatuei eta gobernuei, Arriolaren ustez

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren arabera, Korridore Atlantikoaren garapena ez da Espainiaren eta Frantziaren arteko aldebiko gai bat, Europar Batasunaren plangintza estrategikoari eragiten baitio.

Iñaki Arriola sailburua. Argazkia: EITB Media
Iñaki Arriola sailburua. Argazkia: EITB Media
Iñaki Arriola sailburua. Argazkia: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola sailburuaren iritziz, positiboa da abiadura handiko Korridore Atlantikoa garatzeko interesa duten erkidego guztiek indarrak batzea presioa egiteko eta atzerapenak saihesteko. Horren arabera, Europar Batasunak Frantziako Gobernuari erantzukizunak eskatu beharko lizkioke ezarritako epeak bete ditzan, uste baitu Korridore Atlantikoaren garapena Europar Batasunaren plangintza estrategikoari eragiten dion zerbait dela.

Frantziako Gobernuak esana du 2042ra arte ez dela amaituko abiadura handiko trenaren Bordele eta Akize arteko zatia, eta, hain zuzen ere, horrek lotura egingo luke Euskal Y-a deiturikoarekin. Zehazki, Frantziarekiko lotura izango da gaur Donibane Garazin egingo den Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen bileran jorratuko den gaietako bat.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan Arriolak adierazi duenez, inbertsio ahaleginari eusten bazaio AHTren lanak 2027an amaituta egongo dira. Halaber, urte horretan bertan Madrilera abiadura handiko trena erabilita joan ahalko dela espero du.

Tranbia apirilaren 11an iritsiko da Salburuara

Elkarrizketa berean Arriolak iragarri duenez, Salburuarako tranbia apirilaren 11n jarriko da martxan. Lehen egun horretan, gainera, doan izango da.

Halaber, apirilaren 1etik 11ra "martxa zuria" esaten dioten proba epea egingo da, besteak beste, funtzionamendua egokia dela eta denbora tarteak egiaztatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua albisteak Frantzia argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Abiadura Handiko Trena Frantziako Gobernua