Ekonomia -

EITB Data

Gero eta elikagai gutxiago kontsumitzen dugu etxean

Gero eta elikagai gutxiago kontsumitzeko azken hamarkadako joerari, azken hilabeteetako inflazioa gehitu zaio. 2022tik 2023ra 18 kg gutxiago kontsumitu du pertsona bakoitzak EAEn.

EITB Media
EITB Media
EITB Media

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxean kontsumitzen dugun elikagai kopurua gero eta murritzagoa da. Hamarkada batean, Euskal Autonomia Erkidegoan, urtean 9 kg jaitsi da pertsona bakoitzak etxean kontsumitzen duena, EITB Datak egiaztatu duenez.

2012an EAEn, 669 kg kontsumitzen zuen biztanle bakoitzak etxean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren datuen arabera. 2022an, pertsona bakoitzak EAEn 587 kg elikagai kontsumitzen du. Datu horiek Espainiakoen oso antzekoak dira: 663 kg 2012an eta 577 kg 2022an. EAEn, 82 kg gutxiago hamar urtean, eta Espainian, 86 kg.

Nafarroan jaitsiera txikiagoa da. 2012an nafar bakoitzak 623 kg kontsumitzen zuen, eta 2022an, 603 kg. Hamar urteko epean, 20 kg gutxiago.

Jaitsierak ez du etenik izan. EAEn, urtero 9 kg gutxiago kontsumitu dira pertsona bakoitzeko (Espainian, 10 kg). Nafarroan, murrizketa horren ibilbidea lausoagoa izan da, urtean 2 kg gutxiago kontsumituta.

EITB Media

EITB Datak egindako azterketaren arabera, beherakada hori ohituren aldaketarekin lotuta dago. Etxeko kontsumoa murriztu den bitartean, etxetik kanpoko kontsumitua handitu da. Era berean, janaria prestatzeari denbora gutxiago eskaintzen diogu egunero.

Bestela, familiak txikiagoak izateak, gazte gutxiagorekin eta adineko pertsona gehiagorekin, eragina izan du kontsumo kopuruetan.

EITB Media

2022tik aurrera nabarmenagoa da beherakada

Azken urtean, gainera, inflazioaren eragina gehitu zaio. Familiek, elikagaien kontsumoa murrizteko eboluzioan dagoeneko sartuta, elikagaien prezioen igoerari aurre egin behar izan diete.

EAEn, 18 kg gutxiago kontsumitu du pertsona bakoitzak, 2022 eta 2023 alderatuta. Espainian, beherakada hori 37 kg-koa da. Gastua, ordea, igo egin da: 204 euro gehiago EAEn eta 163 euro gehiago Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE albisteak KPI berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elikagaiak gaur albisteak Analisi kazetaritza EITB Median Elikadura osasungarriari buruzko albisteak