Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

21 urteko nekazari bat hil da Ekoran traktorea iraulita

Ezbeharra atzo 14:00ak aldera gertatu zen, Arabako Errioxako udalerri horretako lursail batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizonezko nekazari bat hil zen atzo Arabako Errioxako Ekora herrian, berak gidatzen zuen traktorea iraulita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu zen, udalerri horretako lursail pribatu batean. 

Arabako suhiltzaileak, ertzainak eta Osakidetzako larrialdietako langileak biktima suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Euskal herriak Araba Lana berriak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Arabako Errioxako kuadrilla Nekazaritza albisteak