Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Macronen pentsioen erreforma, Jupiterrerako misioaren bigarren saiakera eta martxoko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

"Erreforma zakarrontzira" leloa duen pankarta bat Kontseilu Konstituzionalaren aurrean. EFE
"Erreforma zakarrontzira" leloa duen pankarta bat Kontseilu Konstituzionalaren aurrean. EFE
"Erreforma zakarrontzira" leloa duen pankarta bat Kontseilu Konstituzionalaren aurrean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Macronen pentsioen erreforma: Macronek bultzatutako pentsioen erreforma Konstituzioarekin bat datorren ala ez ebatziko du gaur Frantziako Kontseilu Konstituzionalak. Besteak beste, erretiro-adina 62 urtetik 64ra igotzea planteatzen du lege erreformak.

- Jupiterrerako misioan, bigarren saiakera: Europako Espazio Agentzia (ESA) berriro saiatuko da gaur JUICE (Jupiter Icy Moons Explorer) misioa aireratzen, atzo eguraldi txarraren ondorioz atzeratu eta gero. Jupiter eta horren hiru ilargi ozeaniko handi (Ganimedes, Kalisto eta Europa) behatu behar ditu misioak.

- Martxoko inflazioaren behin betiko datua: INE Espainiako Estatistika Institutuak inflazioaren martxoko datu aurreratua baieztatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza Iparraldea argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Marte Manifestazioak Pentsioak azken ordukoa Frantziako Gobernua