Ekonomia -

Lan istripua

Kamioilari bat hil da AP-1ean, Erriberabeitian, haren ibilgailua amilduta

Ezbeharra goizaldean jazo da. Araban 24 ordu eskasean hildako bigarren garraiolaria da honakoa, atzo Zambranan beste bat zendu baitzen.

Amildutako kamioiaren irudia. Argazkia: EITB Media
Amildutako kamioiaren irudia. Argazkia: EITB Media
Garraiolari bat hil da Erriberabeitian, haren kamioia amilduta

0:24

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat hil da bart trafiko istripuan, AP-1ean, Erriberabeitia parean (Araba), haren ibilgailua bidetik atera eta amilduta. Araban 24 ordu eskasean zendu den bigarren garraiolaria da honakoa, atzo Zambranan beste bat hil baitzen

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, ezbeharra 02:15ean jazo da, Eibarko noranzkoan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera, eta troka batetik behera jausi da

Garraiolaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dutenerako, osasun-langileek haren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Lan-istripuak Araba Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkantzia-garraioa Auto-ilarak AP-1ean