Ekonomia -

Lan gatazka

Errege Kopako finalerako deituta dagoen autobusen greba saihesteko bilera dute gaur patronalak eta sindikatuek

Atzoko batzar antzuaren ondotik, beste hitzordu bat dute ANET elkartearen ordezkariek eta sindikatuek hitzarmena negoziatzen jarraitzeko eta maiatzaren 5erako eta 6rako deituta dauden lanuzteak saihesteko.

Errepide bidezko garraioko CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak Maiatzaren 1eko martxan. @ccoocarlog
Errepide bidezko garraioko CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak Maiatzaren Leheneko manifestazioan.
Errepide bidezko garraioko CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak Maiatzaren 1eko martxan. @ccoocarlog

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANET Nafarroako Errepide bidezko Garraio eta Logistika Enpresaburuen Elkarteak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bilera egingo dute gaur sektoreko lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzen saiatzeko eta Errege Kopako finalerako deituta dagoenautobusen greba saihesteko. Sindikatuok lanuzteak deitu zituzten maiatzaren 5erako eta 6rako, Osasunak eta Real Madrilek Sevillan jokatuko duten asteburuarekin bat eginda.

Bi aldeak atzo bildu ziren, baina ez zuten akordiorik lortu. Antza, lanaldiaren malgutasuna da desadostasun handiena eragiten duena. 

Hori horrela, bere horretan dago greba deialdia, eta kolokan zale gorritxoak Foru Erkidegotik Andaluziako hiriburura eramateko kontratatuta dauden 150 autobusak.

Lantegietako, eskoletako edota lineaz kanpoko autobusen joan-etorriei eragingo die grebak. Sindikatuek salatu dutenez, 2017tik hitzarmenik gabe daude, eta patronalak negoziazioa "blokeatuta" du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Iruñea Errege Kopa Nafarroa Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Merkantzia-garraioa