Krisi Ekonomikoa -

Egun beltza

Burtsak % 3,10 egin du behera eta arrisku-saria 563 puntuan dago

Ibex 35ek urteko laugarren asterik txarrena itxi du, % 5,12 jaitsita. 10 urterako bonuak % 7ko muga beldurgarria gainditu du.

Madrilgo burtsa. Efe
Madrilgo burtsa. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 3,10 egin du behera ostiral honetan, eta urteko laugarren asterik txarrena itxi du, % 5,12 jaitsita. Azken lau asteotako jardun positiboa eten egin du, beraz. Arrisku-sariak gorantz egin du gaur ere, eta 563 puntuan itxi du jarduna.

Europar Banku Zentralak interes tasa jaitsi egin zuen atzo, baina ez zuen zorra erosteko asmorik agertu. Hala, EBZk aurreikuspenak bete ez izanak eragin du berriz ere arrisku-sariaren igoera.

7.000 puntura iritsi ezinik

Ibex 35ek 215,30 puntu egin du behera, eta 6.738,90 puntuan bukatu du astea. Urteko galerak % 21,33koak dira dagoeneko.Bonua, % 7tik gora

10 urterako bonuaren errentagarritasuna % 7ko muga beldurgarrira iritsi da bigarren mailako merkatuan, hau da, adituen ustez jasangaitza den interes batera.

Ekainaren 19tik bonu espainiarraren errentagarritasuna ez da maila horretara heldu, erreskate funtsak bigarren mailako merkatuetako zorrak erostea eta banketxeei laguntza zuzenak ematea erabaki zuen goi bilera ospatu aurretik, hain zuzen.

Interes tasa

Adituen ustez, Espainia presionatzen ari dira Europako diru-agintaritzak atzo ez zuelako ezohizko neurririk hartu; bigarren mailako merkatuetan zorra erostea esaterako, eta interes-tasa 0,75eko minimora murriztu besterik ez zuelako egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea