Ekonomia -

Automobilgintza

Gestampek bere negozio-zifraren % 12-15eko hazkundea aurreikusi du 2023rako

Konpainiako presidente exekutiboak adierazi duenez, salmenta "guztiak" ibilgailu elektrikoentzat izango dira, "trantsizio hori gertatuko delako".

Francisco J. Riberas Gestampeko presidente exekutiboa, astearte honetan. Argazkia: EFE
Francisco J. Riberas Gestampeko presidente exekutiboa, astearte honetan. Argazkia: EFE
Francisco J. Riberas Gestampeko presidente exekutiboa, astearte honetan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestamp automobilgintzako osagaien euskal fabrikatzaileak uste du "ondo" joango dela 2023an, eta bere negozio-zifra % 12-15 haztea aztertzen ari da, ibilgailu elektrikoan zentratuta, 900 milioi euro inguruko inbertsioak egitea aurreikusten duen ekitaldian.

Francisco J. Riberas konpainiako presidente exekutiboak taldearen aurreikuspenetako batzuk aurreratu ditu astearte honetan Bilbon egin duen Akziodunen Batzarraren ondoren kazetariekin izandako bileran. Bertan, konfiantzazko eta "baikortasun moderatuko" mezua helarazi du enpresaren egoeraren inguruan.

2022ko ekitaldian, Gestampek 260 milioi euroko irabazi garbia lortu zuen, aurreko urtean baino % 67 gehiago. "Garai zailak dira, baina entrenatuta gaude garai zailetarako eta ondo aterako gara", esan du Riberasek.

Era berean, Gestampen salmenta "guztiak" ibilgailu elektrikoentzat izango direla adierazi du, "trantsizio hori gertatuko delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Enpresaburuak Automobilgintza