Ekonomia -
Lan gatazka
Sei greba egun deitu dituzte Azkoyenen, hitzarmenaren negozioazioaren "blokeoagatik"
Enpresa Batzordeak, ELAko eta CCOOko ordezkariekin, maiatzaren 18, 23, 24, 29, 30 eta 31rako ezarri du greba.
Agentziak | EITB Media
Azkoyengo Enpresa Batzordeak, ELAko 11 ordezkarirekin eta CCOOko birekin, aho batez erabaki du langileak grebara deitzea maiatzeko sei egunetan, enpresak negoziazioa "blokeatu" duelako.
270 langile inguruk egiten dute lan bi lantokietan, Azkoienen eta Taxoaren, eta urte hasieratik ari dira negoziatzen enpresako hitzarmen kolektiboa.
"Langileen erosteko ahalmena bermatuko duen hitzarmen baterantz" aurrera egiteko, batzordeak aho batez deitu ditu sei greba egun maiatzaren 18, 23, 24, 29, 30 eta 31rako.
ELA sindikatuak ohar batean nabarmendu du mobilizazioaren balioa, "lan baldintzak eta erosteko ahalmena bermatuko duten hitzarmenak defendatzeko".