Ekonomia -

Enplegua

Lan Ikuskaritzak lanaldi partzialeko 1.414 kontraturen lanaldia handitu du Euskadin

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 309 kontratu erregularizatu dira, Bizkaian 888 eta Gipuzkoan 217. Kontratu irregular horien erdiak ostalaritza sektorekoak ziren.

Kontratu irregular horien erdiak ostalaritza sektorearekin loturikoak izan dira. Argazkia: EFE.
Kontratu irregular horien erdiak ostalaritza sektorearekin loturikoak izan dira. Argazkia: EFE.
Kontratu irregular horien erdiak ostalaritza sektorearekin loturikoak izan dira. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan Ikuskaritzaren ekimen bati esker, kontratu partziala duten 1 414 langileren lanaldia handitu dute. Kontratu irregular horien erdiak ostalaritza sektorekoak ziren. Horiez gain, merkataritzan eta ibilgailu eta motorren konponketarekin loturiko kontratu asko ere erregularizatu dituzte.

Irailean, Iruzurraren aurkako Tresnak ustezko iruzurrak antzeman zituen lanaldi partzialeko 11.436 kontratutan. Horren aurrean, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 946 gutun bidali zizkien enpresei kontratu horiek erregularizatzeko.

Ekimenaren ondorioz, lanaldi partzialeko 414 kontraturen lanaldia handitzea lortu dute, kontratu irregularren % 12,3 moldatuta, hain zuzen.

Kontratu irregular horien erdiak ostalaritza sektorekoak ziren, eta merkataritzan eta ibilgailu eta motorren konponketarekin loturiko kontratu asko ere erregularizatu dituzte.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 309 kontratu erregularizatu dira, Bizkaian 888 eta Gipuzkoan 217.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE albisteak Lana Iruzurrak albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak