Ekonomia -

LEHORTEA

Nafarroak 7,3 milioi euroko diru-laguntza zuzenak jasoko ditu Espainiako Estatutik, lehorteagatik

6 milioi euro abeltzaintzara bideratuko dira eta gainerako 1,3 milioi euroak nekazaritza aseguruak kontratatzeko baliatuko dira.

Lehortearen eragina landa eremua. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lehortearen eragina landa eremua. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lehortearen eragina landa eremua. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako nekazari eta abeltzainek 7,3 milioi euroko diru-laguntza zuzenak jasoko dituzte lehorteagatik, Espainiako Gobernuak aurreko astean onartutako Errege Lege Dekretua aplikatuz.

Espainiako Gobernuak emandako diru-laguntza zuzen horietatik 6 milioi euro abeltzaintzara bideratuko dira: 2,5 milioi haragitarako, ardi, ahuntz eta behietara; 2,25 milioi euro, behi ume-hazleetara; 597.000 euro, esnetarako ardi eta ahuntzetara, eta 581.000 euro, haragitarako behietara. Gainerako 1,3 milioi euroak nekazaritza aseguruak kontratatzeko erabiliko dira: % 70 Estatuak ordainduko du, eta % 30 abeltzain zein nekazariek ordaindu beharko dute. Orain arte, % 40 jarri behar zuten beren sakeletik.

Lehortearen intentsitatearen arabera, Errege Lege Dekretuak hiru maila zehazten ditu (altua, ertaina eta txikia) eta diruaren banaketa horren araberakoa da. Nafarroa maila ertainean sailkatu dute.

Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak azaldu duenez, berak gidatzen duen departamentua Foru Agindu bat prestatzen ari da. Horren bidez, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) delako laguntza jasotzeko irizpideak malgutuko dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Nekazaritzaren egungo albisteak Abeltzaintza enpresak Dirulaguntzak Lehorteari buruzko albisteak