Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Greba Osakidetzan, Pasaiako sarraskia eta Irigoienen heriotza

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba Osakidetzan: Atzoko 22:00etatik, greba dago deituta, bi egunez, Osakidetzako sare guztian. ELA, Satse, LAB, SME (Euskadiko Sendagileen Sindikatua), CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia Osakidetzaren "egoera larria" eta negoziazioaren "blokeoa" salatzeko. Osakidetzako zentroetan, arreta maila guztietan, zerbitzua ematen duten langile guztiei egin diete dei sindikatuek, alegia 42.302 laguni. 

- Pasaiako sarraskia: Pasaiako badian Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide tiroz hil zituenetik 39 urte igaro diren honetan, gertakari haietan parte hartu zuten poliziak identifikatzeko ahaleginean, ezagutze erronda egingo dute gaur, bigarrenez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian.

- Irigoienen heriotza: Joan Mari Irigoien idazlea zendu da bart. Altzatarrak obra oparoa utzi du euskal literaturan, narratiban, poesian eta haur eta gazte literaturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Albisteak Gipuzkoa Grebak gaur Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Kultura Pasaia bideoak Albisteak Espainiako literaturaren albisteak Lan gatazkak