Ekonomia -

HITZARMENA

Epaileek eta fiskalek bertan behera utzi dute greba mugagabea, Justiziarekin akordioa lortu ostean

Magistraturaren Elkarte Profesionala bakarrik aldendu da akordiotik, epaileen artean gehiengoa eta joera kontserbadorea duena.

Edmundo Rodriguez, Bilboko Auzitegiko magistratua, gaurko bileraren ostean. Argazkia: EFE.
Edmundo Rodriguez, Bilboko Auzitegiko magistratua, gaurko bileraren ostean. Argazkia: EFE.
Edmundo Rodriguez, Bilboko Auzitegiko magistratua, gaurko bileraren ostean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileen eta fiskalen elkarte guztiak, epaile gehien biltzen dituen Magistraturaren Elkarte Profesionalak (APM) izan ezik, Espainiako Gobernuko Justizia eta Ogasun ministerioekin akordio batera iritsi dira greba mugagabea saihesteko. Horrekin batera, 46,7 milioi euroko eskaintza onartu dute; hau da, horrek hilean 450 euro gehiago ekarriko luke. Ituna asteartean sinatuko dute, 13:00etan.

Edmundo Rodriguez Demokraziarako Epaileen bozeramaileak eman du akordioaren berri. Hala ere, erabakia ez da aho batez onartu. "Hurrengo asteartean sinatuko den testua amaitu berri dugu. Zazpi elkarte judizialetatik seik lortu dugu akordioa, Gobernuarekin eta gainerako ordezkariekin batera", adierazi du, eta Ordainsarien Mahaia etorkizunerako "zabalik" geratuko dela azpimarratu du.

Bost bilera egin eta gero, zazpi elkarteetatik seik negoziazioaren azken "hutsuneak" zehaztu dituzte, eta amaiera eman diote bai gatazkari eta baita maiatzaren 22rako aurreikusitako lau greba deialdiei.

APM itunetik aldendu da, Ministerioaren proposamena "nahikoa ez" dela iritzita, baina ez du zehaztu geldialdia egitea proposako duen ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Lan gatazkak gaur Lansariak