Ekonomia -
JUSTIZIA
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezohiko bilera deitu asteazkenean, epaileen soldata igoera baloratzeko
Epaileen eta fiskalen elkarte guztiak, epaile gehien biltzen dituen Magistraturaren Elkarte Profesionalak (APM) izan ezik, akordioa lortu dute Espainiako Gobernuarekin soldata hilean 450 euro igotzeko. Ituna asteartean sinatuko dute.
EITB Media
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) ezohiko osoko bilkura egingo du asteazkenean, 10:00etan, epaileen eta magistratuen soldata igotzeko epaileen eta fiskalen elkarte gehienek Espainiako Gobernuarekin negoziatutako akordioa baloratzeko.
Iragan astean, epaileen eta fiskalen elkarte guztiek, epaileen artean gehiengoa eta joera kontserbadorea duen Magistraturaren Elkarte Profesionalak (APM) izan ezik, Espainiako Justizia eta Ogasun Ministerioaren 46,7 milioi euroko eskaintza onartu zuten, hots, 450 euroko soldata igoera hilean. Epaile gehien biltzen dituen Magistraturaren Elkarte Profesionala akordiotik kanpo gelditu da, Espainiako Gobernuaren proposamena "nahikoa ez" dela iritzita.
Epaileen eta fiskalen zazpi elkarteetatik seik adostuta, bertan behera utzi zuten horietako lauk gaurko aurreikusitako greba deialdia.
Ituna asteartean sinatuko dute, 13:00etan.