Ekonomia -

Pentsioak

Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pentsiodunak Gasteizera egiten ari diren martxara

Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera ziren beste bi zutabeak. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".

Bilbotik abiatutako zutabea. Argazkia: LAB sindikatua
Bilbotik abiatutako zutabea
Bilbotik abiatutako zutabea. Argazkia: LAB sindikatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua Gasteizera egiten ari diren martxara. Astelehenean hasi zuten ibilaldia Bilbotik eta Bergaratik, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko.

Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan dute mugimendu horretako ordezkariek, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".

Gaur, asteartea, 09:30 aldera, martxara batu da Aguraindik irtendako zutabea. Esan bezala, Gasteizen amaituko dute aldarrikapena ostegun honetan. Han, manifestazioa egingo dute, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Albisteak Protestak gaur Pentsioak