Ekonomia -
JUSTIZIA
Epaileen soldata igoera baloratzeko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ezohiko bilera, bertan behera
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak bertan behera utzi du asteazkenerako deituta zegoen osoko bilkura berezia, eta batzarra eskatu zuten bokalek eskatuta hartu du erabakia.
EITB Media
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak bertan behera utzi du epaileen eta fiskalen soldata igoera baloratzeko asteazkenerako deituta zegoen ezohiko bilera. Gainera, batzarra eskatu zuten bokalek eskatuta hartu du erabakia.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ostegunerako ohiko osoko bilkura deitu du 10:00etan. Gai zerrendaren arabera, Ordainsarien Mahaian Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ordezkatu duten kideek Espainiako Gobernuak epaileekin eta fiskalekin soldata igotzeko lortutako akordioaren berri emango dute.
Iragan astean, epaileen eta fiskalen elkarte guztiek, epaileen artean gehiengoa eta joera kontserbadorea duen Magistraturaren Elkarte Profesionalak (APM) izan ezik, Espainiako Justizia eta Ogasun Ministerioaren 46,7 milioi euroko eskaintza onartu zuten, hots, 450 euroko soldata igoera hilean. Epaile gehien biltzen dituen Magistraturaren Elkarte Profesionala akordiotik kanpo gelditu da, Espainiako Gobernuaren proposamena "nahikoa ez" dela iritzita.
Ituna gaur sinatuko dute, 13:00etan, Justizia Ministerioaren egoitzan.