Ekonomia -

LAN GATAZKA

Ertzainek auto karabanak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, lan baldintza hobeak eskatzeko

Ertzainak borrokan plataformak deitutako protestaren ondorioz, auto ilarak eta trafiko eragozpenak sortu dira goizeko lehen orduan, bereziki, Bilboko sarbideetan. Halaber, ErNE, Esan, Euspel eta SiPE sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin.

Ertzainak Borrokan plataformak deitutako auto karabana Bilbon. EITB Media
Ertzainak Borrokan plataformak deitutako auto karabana Bilbon. EITB Media
Ertzaintzako agenteek manifestazioa egin dute Bilbon, lan-baldintza hobeak aldarrikatzeko

0:36

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzainak borrokan plataformak deituta, auto karabana jendetsuak egin dituzte goizeko lehen orduan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari lan baldintza eta bitarteko hobeak eskatzeko. Ondorioz, auto ilarak sortu dira, bereziki, Bilbora Enekuritik, San Mamesetik eta Juan Garaitik sartzeko.

Deitzaileek adierazi dutenez, Segurtasun Sailaren "inposizioaren eta immobilismoaren kontra" mobilizatu dira, "hamar urte baino gehiago iraungita dagoen Ertzaintzaren lan hitzarmena ez duelako negoziatu nahi".

Auto karabanak 08:30ean abiatu dira: Gasteizen, Mendizabalatik; Donostian, Añorgatik, Belartzatik eta Merkachinatik, eta Bizkaian, Erandioko Carrefourretik eta Zorrozgoitiko aparkalekutik.

Gaurko protestaren aurretik, duela gutxi, Bilbon manifestazio jendetsua egin zuten Bilbon lan hitzarmen "duina" eskatzeko.

ErNE, Esan, Euspel eta SiPE sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin. Ertzainak borrokan plataformak ez bezala, sindikatu horiek ordezkaritza dute Segurtasun Sailarekin negoziatzeko mahaian.

Aipaturiko sindikatuek iragarri dutenez, laster mobilizazioak deituko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Donostiako azken albisteak Ertzaintza Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Protestak gaur Sindikatuak Espainian Lan gatazkak albisteak gaur