Ekonomia -

Gatazkaren amaiera

Bizkaiko merkataritzako hitzarmena berritzeko aurreakordioa lortu dute, 14 greba egunen ostean

Patronalak eta sindikatuek 2023-2026 aldirako ituna itxi dute. Besteak beste, soldata igoera eta lanaldia murriztea adostu dute.

Sektoreko langileak protesta batean. Argazkia: EFE
Sektoreko langileak protesta batean.
Sektoreko langileak protesta batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko merkataritzan ordezkaritza duten sindikatuek eta sektoreko patronalak lurralde hitzarmena berritzeko aurreakordioa izenpetu dute, urtean zehar hainbat azpisektoretan 14 greba egun egin ostean. 

Sektorean gehiengoa duen ELAk eman du akordioaren berri, eta 5.000 langileri eragingo diela azpimarratu. Adostutakoaren arabera, 2023-2026 aldian % 18 igoko diete soldata beharginei eta KPIaren arabera igotzeko aukera ere txertatu dute. Horrez gain, atzerapenengatik 900 euroko ordaina, asteko lanaldia 12 ordu murriztea eta aplikazio ezaren aurkako blindaje klausula erantsi dituzte. 

LABek eta CCOOk pozez hartu dute akordioa. Sindikatu abertzalearen aburuz, "neurri erregresiboak geldiarazi" dituzte eta sektoreko langileek pairatutako "erosahalmen erosteko ahalmenaren galera izugarria"-ri aurre egin zaio. CCOOren arabera, "akordio ona" da eta "aterki izango da saltoki askorentzat". 

Cecobi patronalak emandako datuen arabera, lau urterako (2023, 2024, 2025, 2026) sinatu dute akordioa, baina ezberdintasuna ezarri da 2023an zehaztutako soldata igoeraren eta gainerako urteetarako aurreikusitakoaren artean. 

Hala, aurten 2018ko taula eguneratzea adostu dute, KPIaren igoera % 18koa izan dela kontuan hartuta. Dena dela, ordutik igaro diren urteak kontuan hartuta, % 8ko eguneratzea ebatzi dute. Cecobiren esanetan, "KPIk abendura arte izango duen bilakaera baino 10 puntu gutxiago da".

2024, 2025 eta 2026 urteetarako, hurrenez hurren, % 4ko, % 3,5eko eta % 2,5ko igoera adostu dute, eta KPIa % 10etik gora balego, aparteko igoera bat egotea. "Igoera hori 2027an edo 2028an aplikatuko litzateke, enpresaren egoera ekonomikoaren arabera", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO Lan gatazkak