Ekonomia -

40. urteurrena

Enpresarien zereginak "aitortza sozial handiagoa" merezi duela nabarmendu du Confebask patronalak

Tamara Yague presidenteak euskal enpresak egindako ekarpena goraipatu du, "gizarte batek ez duelako aurrera egiten lehiakorra den, zergak ordaintzeko etekinak sortzen dituen eta enplegua sortzen duen enpresarik gabe".

Confebask patronalaren 40. urteurrenaren familia argazkia. EFE
Confebask patronalaren 40. urteurrenaren familia argazkia
Confebask patronalaren 40. urteurrenaren familia argazkia. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tamara Yagüe Confebask patronaleko presidenteak enpresarien zereginari "aitortza sozial handiagoa" ematea eskatu du, "gizarte batek ez duelako aurrera egiten lehiakorra den, zergak ordaintzeko etekinak sortzen dituen eta enplegua sortzen duen enpresarik gabe".

Bilboko Guggenheim museoan egin den ekitaldian, euskal enpresaren ahotsa (enpresa txikia, ertaina, handia) erakundeetara, gizarte eragileetara eta gizartera eramaten Confebaskek 40 urtetan egindako lana azpimarratu du.

Confebasken "ondarearen parte izaten jarraitzen duen" ezaugarri bat aipatu du, "lankidetza publiko-pribatua", alegia. "Gure gizartea hobetzeko konpromisoan oinarritutako lankidetza bat, akordioa duena ezaugarri nagusi", gehitu du.

Confebaskeko presidente ohiek une bereziki zailetan erakundea gidatzeko erakutsi duten "konpromiso pertsonala" eskertu ondoren, Tamara Yaguek gogoan izan ditu  "terrorismoaren urte amaigabeetan hainbeste eskaini eta sufritu zuten" gizon eta emakumeak.

Bestalde, Antonio Garamendi CEOE Espainiako enpresaburuen elkarteko presidenteak ere euskal enpresak gizarteari egiten dion ekarpena azpimarratu du. Gainera, ETAren terrorismoaren urteengatik "norbaitek barkamena" eskatu beharko lukeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Enpresen albisteak CEOEri buruzko albisteak