Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, haize eta olatu denboralea, eta langabezia datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Laguntza humanitarioa, Egipton, Gazara sartzeko prest.
Laguntza humanitarioa, Egipton, Gazara sartzeko prest.
Laguntza humanitarioa, Egipton, Gazara sartzeko prest.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Israelek Gaza bortizki bonbardatzen jarraitzen du, Gaza laguntza humanitarioaren zain itota dagoela. Rafahko mugan ehunka kamioi daude, laguntza materialarekin, sartzeko baimenaren zain. Gazako lau ospitalek funtzionatzeari utzi diote bonben ondorioz. 

-Haize eta olatu denboralea: Euskadik alerta laranja aktibatuko du gaur goizean 120 km/h-rainoko haize-boladengatik. 10:00etatik 15:00etara egongo da indarrean alerta. Haizeak itsasoan ere izango du eragina. Ostiral eguerditik larunbat gauerdira arte, bost eta sei metro bitarteko olatuak espero dira. Bestalde, Nafarroako ipar-ekialdea abisu horipean egongo da, 10:00etatik 18:00etara.

-Langabezia datuak: Ostiral honetan, 2023ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion EAEko langabezia datuak jakinaraziko ditu EUSTATek. Bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino 14.500 langabe gutxiago zeuden eta tasa % 7,4ra jaitsi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Denboraleak Gazako albisteak Eguraldia Donostia Gaurko titularrak Albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Eustat