Ekonomia -

Enplegu publikoa

Osakidetzako EPEko azterketetako bat ordu eta erdi atzeratu dute arazo teknikoak izan dituztelako

Gasteizko campuseko Elurreta eraikinean egiten ari dira azterketak, 2020-2021-2022 Egonkortzeko EPEaren baitan, eta Administrazioari dagokion proba 11:00etan hasi da, 09:30ean hasi beharrean.

Osakidetzaren EPEa. Argazkia: EITB
Osakidetzaren EPEa. Argazkia: EITB
Osakidetzaren EPEa. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren 2020-2021-2022-Egonkortzeko Enplegu Publikorako Eskaintzaren baitan gaur EHUren Gasteizko campuseko Elurreta eraikinean egin dituzten azterketetako bat, Administrazioko langileei dagokiena, ordu eta erdi atzeratu dute "arazo teknikoak" izan baitituzte, eta 11:00etan hasi da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duenez, gorabeheraren bat izan dute azterketak inprimatzerakoan, eta horregatik atzeratu behar izan dute proba.

Horren ondorioz, arratsaldeko azterketa praktikoa 14:30ean hasi da.

Osasun Sailak eta Osakidetzak gertatutakoa deitoratu dute, eta gogorarazi dute epaimahaia burujabea dela azterketak berme guztiekin egitea lortzeko erabakiak hartzeko.

2.666 pertsonak eman dute izena asteburu honetako azterketetarako. Hautagai gehien dituzten lanbide-kategoriak hauek dira: Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikaria (1.601 izangai), Juridikoko Goi-Mailako Teknikaria–Letradua (658) eta Digestio Aparatuko Fak. Esp. Medikoa (151).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Enplegu Eskaintzak 2024