Ekonomia -
Epaia
Gorenak enpresa bat zigortu du bajan zegoen langile bat espiatzeagatik
Enpresa honek GPS bat jarri zuen langilearen ibilgailuan. Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, horrek langilearen intimitaterako eskubidea urratu du. Ondorioz, kaleratzea baliogabea dela berretsi du.
Erredakzioa
Bajan zegoen langile bat ikertzeko GPSaren erabilera gaitzetsi du Auzitegi Gorenak, honen arabera, langilearen intimitaterako eskubidea urratzen duelako.
Hau abiapuntua hartuta, Bilboko Udalerako zaborrak jasotzen eta garbiketa lanak egiten dituen RSU Bilbao UTE enpresaren langilearen kaleratzea baliogabea dela berretsi du Auzitegi Gorenaren epaiak. Auzitegi honen aburuz, baja egoera iruzurra zela egiaztatzeko enpresak langilearen intimitaterako eskubidea urratu zuen.
'Hainbat ahalegin fisikoak'
Ekainaren 2010ean langileak baja hartu zuen, besoan mina zuelakoan. Enpresak detektibe pribatua kontratatu zuen, eta honek GPS bat jarri zuen langilearen ibilgailuan, honen mugimenduen berri izateko.
Ikerketen arabera, langileak "egunero eta hainbat orduz jarraian" gidatu ohi zuen, eta "hainbat ahalegin fisikoak" egiten zituen, tartean, supermerkatuetako poltsak eramatea.
Gauzak horrela, enpresak langilea kaleratu zuen, eta honek kaleratzearen aurkako salaketa aurkeztu zuen auzitegietan. Bilboko Lan Arloko Epaitegi batek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak geroago arrazoia eman zioten langileari, eta kaleratzea baliorik gabe utzi zuten, intimitaterako eskubidea urratu zutelakoan. Ebazpen hauek berretsi berri ditu Gorenak.
Bajan zegoen langile bat ikertzeko GPSaren erabilera gaitzetsi du Auzitegi Gorenak, honen arabera, langilearen intimitaterako eskubidea urratzen duelako. Hau abiapuntua hartuta, Bilboko Udalerako zaborrak jasotzen eta garbiketa lanak egiten dituen RSU Bilbao UTE enpresaren langilearen kaleratzea baliogabea dela berretsi du Auzitegi Gorenaren epaiak. Auzitegi honen aburuz, baja egoera iruzurra zela egiaztatzeko enpresak langilearen intimitaterako eskubidea urratu zuen.'Hainbat ahalegin fisikoak'Ekainaren 2010ean langileak baja hartu zuen, besoan mina zuelakoan. Enpresak detektibe pribatua kontratatu zuen, eta honek GPS bat jarri zuen langilearen ibilgailuan, honen mugimenduen berri izateko.Ikerketen arabera, langileak "egunero eta hainbat orduz jarraian" gidatu ohi zuen, eta "hainbat ahalegin fisikoak" egiten zituen, tartean, supermerkatuetako poltsak eramatea. Gauzak horrela, enpresak langilea kaleratu zuen, eta honek kaleratzearen aurkako salaketa aurkeztu zuen auzitegietan. Bilboko Lan Arloko Epaitegi batek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak geroago arrazoia eman zioten langileari, eta kaleratzea baliorik gabe utzi zuten, intimitaterako eskubidea urratu zutelakoan. Ebazpen hauek berretsi berri ditu Gorenak.