Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Laborarien protesta Baionan, Amnistiaren Legea eta euskal literatura sustatzeko tresna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Laborarien protestak. Argazkia: EFE
Laborarien protestak
Laborarien protestak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Laborarien protesta Baionan: Ipar Euskal Herriko eta Frantziako laborariek A-63 autobidea blokeatu dute bart, bidean traktoreak, kamioiak, gurpilak eta lasto fardoak utzita. Ondorioz, pilaketa handiak sortu dira Baiona parean, eta mugen arteko zirkulazioa etenda dago. Gainera, blokeoari ostiralera arte eusteko asmoa dute laborariek.

- Amnistiaren Legea: Amnistia Legearen baitan terrorismo delituei buruzko testua moldatzeko erdibideko zuzenketa (zuzenketa transakzionala) adostu dute PSOEk eta Junts per Catalunyak. Iturri sozialistek aurreratu dutenez, itundutako aldaketak "joan den asteko ponentzian onartutako zuzenketa teknikoen bide beretik datoz" eta helburua "lehendik juridikoki argia den testuari, are argitasun handiagoa" ematea da. Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ eta Podemos taldeek ere babestu dute zuzenketa.

- Euskal literatura sustatzeko tresna berria: Etxepare Euskal Institutuak euskarazko literatura nazioartean zabaldu eta beste hizkuntzetara itzul dadin sustatzeko sortutako tresna baten berri emango du: euskal literatura-laginen ataria. Webgunea ingelesez dago, eta egungo euskarazko literaturaren laginak biltzen ditu bi helbururekin. Batetik, euskal idazle, editore eta literatura-agenteei laguntzea euskarazko literatura-lanen atzerrirako itzulpen- eta argitalpen-eskubideen salmentan (foreign rights), honela euskarazko literaturaren ikusgarritasuna eta kanpo-proiekzioa bultzatzeko. Bestetik, nazioarteko publikoari egungo euskarazko literaturaren argazkia eskaintzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Euskaraz Iparraldea berriak Espainiako Gobernua Frantzia bideoak Baionako argazkiak Pedro Sánchez albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskal literaturaren albisteak Manifestazioak gaur Idazleak Nekazaritza Lan gatazkak albisteak gaur Junts per Catalunya