Ekonomia -
SURFA
Wavegarden enpresa gipuzkoarrak olatu artifizialen parkea eraikiko du Birmingham hirian
Aizarnazabalen egoitza duen enpresa olatu mota ezberdinak sortzeko gai da. Dagoeneko 6 olatu parke zabaldu ditu, beste 12 eraikitzen ari da eta 70 garapen fasean daude.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gipuzkoako olatuak mundu osora zabaltzen ari dira. Izan ere, Aizarnazabalen egoitza duen Wavegarden enpresak olatu artifizialen parke bat eraikiko du 2025eko azken hiruhilekoan Erresuma Batuko Birmingham hirian.
Olatuak egiteko makinetan eta parke artifizialetan espezializatutako konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, operazioak 50 milioi liberako inbertsioa izango du eta Stoneweg eta Teras Capital inbertsio plataformek jarriko dute dirua.
Bi inbertsore talde horiek daude, hain zuzen ere, Madrilgo hondartza izango den horretan egin asmo duten olatu parkearen atzean.
Birmingham Erresuma Batuko bigarren hiri populatuena da, 8 milioi biztanlerekin, eta horietatik 1,4 ikasleak dira.
Wavegarden enpresaren 6 olatu parke zabalik daude, beste 12 eraikitzen ari dira eta 70 garapen fasean daude.