Ekonomia -

Balantze ekonomikoa

BM eta Super Amara supermerkatuek 1.000 milioi euroko salmentak izan zituzten iaz, estreinakoz

2024rako 36 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu taldeak. Espainiar Estatuan zortzi supermerkatu zabalduko dituzte.

BM supermerkatu bat. Artxiboko irudia
BM supermerkatu bat
BM supermerkatu bat. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uvesco taldeak —BM eta Super Amara supermerkatuak— 1.000 milioi euroko salmentak izan zituen iaz, estreinakoz. Hain zuzen ere, 1.072 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023an, aurreko urtean baino % 8,8 gehiago.

2024rako 36 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu taldeak. Espainiar Estatuan zortzi supermerkatu zabalduko dituzte, eta Super Hiber banaketa taldea batuko zaie. Honek ere beste zortzi frankizia irekiko ditu.

Prentsaurrekoan aurkeztu dituzte emaitzok, Donostian. Bertan izan dira Uvesco taldeko presidente Jose Ramon Fernandez de Barrena eta konpainiako zuzendari exekutibo Angel Jareño.

Agerraldian, adierazi dute "2023ko zailtasunak zailtasun" —prezioen igoerari aipamena eginez— salmenta horiek lortu dituztela, "helburuak beteta, eta aurrenekoz 1.000 milioi euroko mozkinak gaindituta". "Azken urteotako hazkunde joerari eutsi diogu, eta egindako ahaleginaren emaitza da hori", azpimarratu dute.

Gainera, azaldu dutenez, 200 langile batu zitzaizkien iaz taldera. Guztira, 6.176 behargin dituzte gaur egun.

Bestalde, 2023an 11 saltoki berri ireki zituzten, eta horretarako 36,5 milioi euroko inbertsioa egin zuten.

2024ra begira, lehentasun dituzte "lanpostu berriak sortzea", merkatuan zabaltzea, produktu lokalen eta freskoaren alde egitea, jasangarriak izatea eta efizientziaz jardutea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Supermerkatuak gaur