Krisi Ekonomikoa -

Irailaren 26ko greba orokorra

Agindutako murrizketak beteko dituzten galdetu die ELAk alderdiei

'Txiki' Muñozen hitzetan, ''Rajoyk jakin badaki defizitarekiko obsesioak langabezia eta pobrezia gehiago dakarrela. Horregatik, mobilizatu beharra dago''.

ELAk manifestazioa egin du Gasteizen, irailaren 26ko greba orokorrera deitzeko. EFE
ELAk manifestazioa egin du Gasteizen, irailaren 26ko greba orokorrera deitzeko
ELA eta LAB, I-26rako motorrak berotzen

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuek planteatutako murrizketa neurriei aurre egiteko prest ote dauden galdetu die Adolfo Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak alderdi politikoei. Hala ez bada, ''denek politika berdinak'' egingo dituztela uste du Muñozek.

Gasteizen egin ditu adierazpen horiek Muñozek, ELA sindikatuko ordezkariekin egin duen bileran. Ondoren, manifestazioa egin dute, irailaren 26ko greba orokorrera deitzeko.

''Aurrekontuen egonkortasunerako lege bat egin dute, defizita obsesioa izan dadin. Oinarrizko legedia erabilita zer egin behar den ari dira esaten'', azaldu du Muñozek.

Defizitari eusteko beharraren inguruan astelehen honetan Mariano Rajoy presidenteak esandakoazere aritu da ELAko idazkari nagusia. "Rajoyk badaki defizitarekiko obsesioa eta ekonomia erreala zein hazkunde ekonomikoa bateraezinak direla. Bata edo bestea'', esan du Muñozek.

''Defizitarekiko obsesioak langabezia eta pobrezia gehiago dakartza, eta, hori dela-eta, mobilizatu beharra dago'', esan du ELA sindikatuko buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea