Krisi Ekonomikoa -

Urtarrilaren 31a arte

Lau hilabetez luzatuko dute lan-erregulazio plana Michelin enpresan

Gasteizko fabrikan 1.800 langileri eragingo die. Guztira 3.300 lagunek egiten dute lan bertan.

Lau hilabetez luzatuko dute lan-erregulazio plana Michelin enpresan. EITB
Lau hilabetez luzatuko dute lan-erregulazio plana Michelin enpresan
Lau hilabetez luzatuko dute lan-erregulazio plana Michelin enpresan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 31a arte luzatuko dute lan-erregulazio plana Michelin enpresan.

CCOO eta UGT sindikatuek Estatu osoko fabrikei eragiten dien lan-erregulazio planaren luzapenaren alde bozkatu dute astelehen honetan. Gasteizko fabrika egun dauden 3.300 langileetatik, 1.800 laguni eragingo die.

Maiatzean abiatu zuen enpresak lan-erregulazio plana, eta irailaren 30ean bukatu zen. Joan den astean, plan hori luzatzeko beharra planteatu zien Michelinek langileei.

CCOO eta UGT sindikatuek azaldu dutenez, aurreko baldintzak eta bermeak mantentzeko prest agertu da Michelin, eta, hortaz, martxan dauden inbertsioak, enpleguak eta atzerriko enpresekin sinatutako kontratuak bermatu egiten dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea