Ekonomia -

Erasmus bekak

Europari 90 milioi falta zaizkio Erasmus bekak ordaintzeko

Erasmus eta beste hainbat programen finantziazio arazoek ez diete aurtengo urtarrila eta irailaren artean atzerrira joan direnei eragingo, kasu horietan ordainketak % 100ean ordaindu baitira.

Leioako EHUko kanpusa. Argazkia: eitb.com
Leioako EHUko kanpusa.
Leioako EHUko kanpusa. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012-2013. urteko ikasturterako eman diren Erasmus bekak ordaintzeko 90 milioi eurotako injekzioa behar duela ohartarazi du Europar Batzordeak. Gainera, kopuru hori 180 milioira arte handituko litzateke Leonardo Da Vinci bezalako beste programetarako falta den dirua kontuan hartzen bada.

27 herrialdeek eta Eurokamerak Europako aurrekontuetan eginiko murrizketak direla eta, Bruselak programa horiek ordaintzeko likidezia arazoak izango zituela azaldu zuen hilabete hasieran. Hori ekiditeko, Estatu-kideei europar Exekutiboak aurkeztuko duen aurrekontu “zuzentzailea” onartzeko eskatu die.

Finantziazio arazoak

Europako Gobernuak 180 milioiko transferentzia osagarri bat egin beharko du 2012. urterako hezkuntza-programekin hartutako konpromisoa betetzeko. “Erasmus programaren kasuan, aurtengo defizita 90 milioikoa da”, iturri batzuen arabera.

Erasmus eta beste hainbat programen finantziazio arazoek ez dizkiete aurtengo urtarrila eta irailaren artean atzerrira joan direnei eragingo, kasu horietan ordainketak % 100ean ordaindu baitira.

Espainia ez dago zenbaki gorritan

Europar batasuneko beste herrialdeetan gertatzen ez den bezala, Espainiak 2012. urteko Erasmus programak ordaintzeko gaitasuna dauka oraindik. Dena den, badirudi hurrengo egunetan laguntza horri heldu beharko diola, Europar Batzordeko iturriek azaldu dutenez. “Espainia oraindik ez da kreditu osagarriak eskatzeko beharrezkoa den gastuaren % 70era heldu. Gaur egun % 62an kokatzen da, hori dela eta, hurrengo egunetan laguntza eskatuko duela uste da”, gaineratu dute iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea