Krisi Ekonomikoa -

4.500 kaleratze

Iberiako zuzendaritzak ez luke langileek grebaren alde egitea ulertuko

Rafael Sanchez-Lozano zuzendaritzako kideak azpimarratu duenez, British Airwaysekin bat egin izana ona da Iberiarentzat. Bestalde, langileei doikuntza proposamena aurkeztu dietela gaineratu du.

Iberiako hegazkinak. Argazkia: EITB
Iberiako hegazkinak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Sanchez-Lozano Iberiako kontseilari delegatuak azpimarratu duenez, enpresak negoziazio mahaia irekitzea proposatu die langileei,eta, beraz, ez luke ulertuko langileek greba egitea. Horren hitzetan, enpresarentzat “onuragarria” izan da British Airways konpainiarekin bat egitea.

Sanchez-Lozanoren hitzetan, langileek greba egitea ez dago bere esku; aukera hori sindikatuek aztertu beharko dute. Gainera, haren hitzetan, enpresak ez die mugarik jarri langileei nahi dutenaz hitz egiteko eta nahi dutena proposatzeko.

Onda Cero irrati kateak egindako elkarrizketa batean aipatu duenez, enpresa astelehenean elkartu zen langileen ordezkariekin, eta doikuntza proposamena aurkeztu zien. Horren hitzetan, orain sindikatuei dagokie proposamena aztertu eta erantzun bat ematea.

Bat-egiteak Iberiari kalte egin dion ala ez galdetuta, erabakia konpainiako administrazio kontseiluak eta akziodunek nazioarteko merkatuan lehiatzeko asmoz hartu zutela azpimarratu du.

“Zenbakiei begiratuta, Iberiak diru galera txikiagoa izan du aurten, 100 milioi euro ingurukoa, eta horrek bat-egitea onuragarria izan dela frogatzen du”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea