Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Bilboko Portuko garraiolarien greba bertan behera utzi dute
Urriaren 5ean hasi zuten lanuzteak garraiolarien enpresa komerzializatzaleei “interes profesionalaren akordioa” sinatuaraztea zuen helburu.
Erredakzioa
Egas eta Sintrabi sindikatuek Bilboko Portuan, urriaren 5ean, hasitako lanuztea bertan behera uztea erabaki dute, sindikatuek jakitera eman dutenez.
Grebak garraiolarien enpresa komerzializatzaleei "interes profesionalaren akordioa" sinaraztea zuen helburu, euren lan harremanetarako etorkizuneko testuinguru moduan.
Deialdia bertan behera uztearen arrazoiak arratsaldean emango dituzte ezagutzera, Bilbon. Egas, Sintrabi eta Asotrava sindikatuetako ordezkariak izango dira bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea