Ekonomia -

Elikadura

Nutrexpak Artiach erosi du, gaileten merkatua bereganatzeko

Multinazionala Bilbon jaiotako enpresaren jabea izango da, eta bere esku geratu da Orozkoko lantegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nutrexpa enpresa multinazionalak Panricoren gaileten negozioa erosi du, Artiach, eta nagusitasuna izango du Espainiako gaileten merkatuan.

Nutrexpak egindako akordioaren arabera, Artiachen akzio guztiak bere esku geratuko dira; hau da, Marbu Dorada, Dinosaurus, Chiquilin, Artinata, Filipinos, Princesa eta Artiach azpimarkak, eta Orozkoko (Bizkaia) lantegia.

Nutrexpak dagoeneko baditu galletak egiten dituen hiru lantegi, Cuetara markarako, Madrilen, Kantabrian eta Portugalen.

Nutrexparen erosketaz gain, Lotus Bakeries talde belgikarrak eskaintza bat aurkeztu du Dinosaurus markako gaileten nazioarteko salmenta (Espainia, Portugal, Maroko, Aljeria eta Mexiko izan ezik) bere esku geratzeko.

Operazioak Espainiako Lehiakortasunerako Batzordearen oniritzia jaso behar du oraindik.

Nutrexpa enpresa multinazionalak Panricoren gaileten negozioa erosi du, Artiach, eta nagusitasuna izango du Espainiako gaileten merkatuan.Nutrexpak egindako akordioaren arabera, Artiachen akzio guztiak bere esku geratuko dira; hau da, Marbu Dorada, Dinosaurus, Chiquilin, Artinata, Filipinos, Princesa eta Artiach azpimarkak, eta Orozkoko (Bizkaia) lantegia.Nutrexpak dagoeneko baditu galletak egiten dituen hiru lantegi, Cuetara markarako, Madrilen, Kantabrian eta Portugalen.Nutrexparen erosketaz gain, Lotus Bakeries talde belgikarrak eskaintza bat aurkeztu du Dinosaurus markako gaileten nazioarteko salmenta (Espainia, Portugal, Maroko, Aljeria eta Mexiko izan ezik) bere esku geratzeko.Operazioak Espainiako Lehiakortasunerako Batzordearen oniritzia jaso behar du oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak albisteak Espainia Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Orozko gaur Arratia-Nerbioi albisteak