Aurtengo Ibilaldia Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean dagoen Abusu auzoan izango da, Abusu Ikastolaren antolakuntzapean. Larunbat arratsaldean ibili dira jaialdiaren azkenengo detaileak prestatzen, eta 4 gune izango ditu: Ikastolan bertan, Ibaiondo Parkean, Ollarganen eta Montefuerten.