Etxegabetzeak -

Botere Judiziala

Etxegabetzeak % 13 jaitsi dira 2013ko lehen bederatzi hilabeteetan

Estatuko erkidego gehienetan jaitsierak izan dira, bereziki Valentzian (% 35,8), Nafarroa (% 29,9) eta Balearrak (% 25,8).

KaleratzeAK stop EFE
KaleratzeAK stop EFE
KaleratzeAK stop EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko epaitegietan etxegabetzeak egiteko prozesuak % 12,9 jaitsi dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko datuekin alderatuz. Guztira, 58.604 prozesu ireki dira urtarriletik irailera, gaur Botere Judizialaren Batzar Nagusiak jakitera eman duenez.

Uztaila eta iraila bitartean 17.009 etxegabetze egin dira, iazko hiruhileko berean baino % 16,3 gutxiago.

Estatuko erkidego gehienetan jaitsierak izan dira, bereziki Valentzian (% 35,8), Nafarroa (% 29,9) eta Balearrak (% 25,8). Asturias, Galizia eta Gaztela Leonen, berriz, etxegabetzeak egiteko prozesuak igo egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Etxegabetzeak gaur Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Etxebizitza