Etxegabetzeak -

Epaiketa

Protesta sozialak 'kriminalizatzea' salatu du Tasio Erkiziak

Kutxabanken Bilboko egoitzaren aurrean etxegabetzeak salatzeko izandako kontzentrazio batean parte hartzeagatik epaitu dute ezker abertzaleko buruzagi historikoa.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Erkizia: 'Alferrik ari dira protesta sozialak kriminalizatu nahian'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tasio Erkizia ezker abertzaleko buruzagi historikoak protesta sozialak "kriminalizatzea" salatu du asteazken honetan Bilbon, etxegabetzeen kontrako protesta batean parte hartzeagatik epaitua izan aurretik.

Bilboko epaitegiaren aurrean kontzentrazioa egin dute Tasio Erkiziari babesa eskaintzeko, eta, besteak beste, hauek izan dira bertan: Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkidea, Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilduko batzarkideak eta zinegotziak eta Periko Solabarria abertzalea.

Ezker abertzaleko buruzagi historikoari "hutsegite arina" egitea egotzi diote, eta epaiketa Bilboko 3. zenbakiko epaitegian egin dute gaur. Aurrez, epaitegi berean deklaratu zuen Erkiziak.

2013ko apirilean kontzentrazio bat egin zuten Kutxabanken Bilboko egoitzaren aurrean, BBKren batzar nagusia egitekoak zirela-eta, finantza erakundeak etxegabetzeen aurrean agertutako jarrera salatzeko. Ekitaldi horretan parte hartu zuen Tasio Erkiziak.

Euskaraz deklaratzeko aukerarik ez badu ez duela epailearen aurrean hitz egingo adierazi du Tasio Erkiziak epaitegiaren atarian. "Euskal hiztunok euskaraz hitz egiteko dugun eskubidea errespetatzeko garaia da", gaineratu du.

Epaiketak ez duela inolako zentzurik nabarmendu du Jone Goirizelaia Tasio Erkiziaren abokatuak. Halaber, kontzentrazio hartan parte hartu zuen pertsona ezagun bakarra izan zelako epaitu dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea