Etxegabetzeak -

Jendeak alde egin ostean

Getxoko Udaltzaingoak Algortako kaleratzea burutu du

Etxegabetzea bertan behera zegoela esan dio Ertzaintzak familiari eguerdian, baina, handik minutu gutxira, udaltzaingoak bertaratu dira, kaleratzea egiteko asmoz.

Goizean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: eitb.eus
Goizean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: eitb.eus
Goizean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: eitb.eus

Iker Gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak burutu egin du gaur, asteartean, Algorta Getxoko auzoan, Konporte kalean, egitekoa zen kaleratzea.

Ertzaintzak familiari eta PAH Hipotekak Kaltetuen Plataformari etxegabetzea bertan behera geratu dela esan die, eguerdian, eta goizeko elkarretatzean parte hartu duten lagunek alde egin dute.

Rosa de la Fuente elkartearen bozeramaleak eitb.eus-i jakinarazi dionez, Ertzaintzaren jakinarazpena jaso eta minutu gutxira, “14:40 aldera, udaltzainak heldu dira, alkateak aginduta, kaleratzea burutzeko”.

“Epaitegiko laneko ordutegitik kanpo egin dute”, azpimarratu du De la Fuentek, Epaitegiak 14:00etan ixten dituelako ateak.

Udaltzaingoa kaleratzea burutzeko bertan zegoela ezagutu ostean (goizean elkarretatzean parte hartu duten bizilagunak joan eta gero), etxebizitzara bueltatu dira, baina “udaltzainek ez diete etxean sartzen utzi, euren gauzak batzeko”.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Bizkaia Kaleratzeak