Etxegabetzeak -

2017ko datuak

Etxegabetzeek % 25 gora egin dute EAEn; Nafarroan, aldiz, % 7,8 murriztu dira

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.196 utzarazpen izan ziren iaz. Horrela, gorakada handiena izan duen Estatuko erkidegoa da. Nafarroan 154 etxegabetze izan ziren 2017an.

Kaleratzeak Stop plataformaren ekitaldi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop plataformaren ekitaldi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop plataformaren ekitaldi bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz 1.196 etxegabetze aurrera eraman zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016an baino % 24,6 gehiago. Horrela, gorakada handiena izan duen Estatuko erkidegoa da. Nafarroan, ostera, utzarazpenek % 7,8 behera egin dute. 2017an 154 etxegabetze izan ziren; aurreko urtean 167.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur zehaztu duenez, Euskadin egindako etxegabetze gehienak Hiri Errentamenduen Legeko (HEL) prozeduren ondorioz izan ziren; konkretuki, 834 utzarazpen alokairua ez ordaintzeagatik, 2016an baino % 32 gehiago.

Hipoteka betearazteko prozesuetan egindako etxegabetzeek, aldiz, % 2,7 behera egin zuten EAEn. Guztira, 249 izan ziren. Beste arrazoi batzuengatik 113 utzarazpen gehiago aurrera eraman zituzten ( 2016an baino % 56,9 gehiago).

Honenbestez, etxegabetzeen ia % 70 alokairua ez ordaintzeagatik gertatu ziren Euskadin.

Murrizketa Nafarroan

Bestalde, Nafarroako epaitegietan aurkeztutako hipoteka exekutatzeko prozesuek % 52 behera egin dute. Horrela, hipoteka betearazteko prozesuak bigarren urtez jarraian murriztu dira Foru Erkidegoan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Guztira, Nafarroako epaitegiek 582 etxegabetze kudeatu zituzten 2015ean, 2016an 356, eta 171 iaz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako txostenaren arabera.

Esan bezala, oro har, utzarazpenek % 7,8 behera egin zuten Nafarroan, Estatuko batezbestekoaren gainetik; izan ere, % 3,6 murriztu ziren Espainian. Alokairua ez ordaintzeagatik, aldiz, 2017an 254 etxegabetze izan ziren Foru Erkidegoan, 2016an baino % 7,2 gehiago (237).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa Kaleratzeak Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Higiezinen merkatua gaur