Gizartea -

Bitxikeria

Sari nagusiaren zati bat internet bidez saldu da lehen aldiz

Halaber, zenbakiak ausaz erostea ahalbidetzen duten makinek sari nagusiaren 80 dezimo eman dituzte.

Sari nagusia saldu den administrazio bat, Valentzian.
Sari nagusia saldu den administrazio bat, Valentzian.
Sari nagusia saldu den administrazio bat, Valentzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat internet bidez saldu da lehen aldiz. Ventura.es enpresak bere webgunean eta Sueños elkartean 76.058 zenbakiaren serie bat eta 7 dezimo saldu ditu, hau da, 6,8 milioi euro.

Zuriñe de Saez de Viteri webguneko zuzendari orokorrak azaldu duenez, "Espainian, orain 15 urte hasi ziren Gabonetako zozketaren dezimoak internet bidez saltzen, baina aurrenekoz tokatu da sari nagusia".

Makinek 80 dezimo banatu dituzte

Bestalde, Gabonetako loteriaren zenbakiak ausaz erostea ahalbidetzen duten makinek sari nagusiaren 80 dezimo saldu dituzte. Era honetan, 32 milioi euro banatu dira sistema honen bitartez.

Saridunek ez dute zenbakia hautatu; makinak ausaz aukeratu du. Oraindik, gutxi dira zenbakiak era honetan erostea erabakitzen dutenak.

Loterías y Apuestas del Estado Estatuko Elkartearen iturriek baieztatu dutenez, 80 dezimo saldu dira duela hiru urte abiatu zuten sistema honen bitartez. Makina hauek administrazio, taberna, estanko eta bestelako lokal batzuetan aurki daitezke.

Oro har, sari nagusia "dosi txikitan" toki askotara iritsi da makina hauei esker.

Zenbakiak bilatu eitb.com-eko loteria-bilatzailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea