Gizartea -
OSASUNA
Gabonetako gehiegikeriak arintzeko gomendioak
Urteko sasoi honetako gehiegikerien aurrean, adituek jarduera fisikoa eta dieta mediterraneoa gomendatzen dute.
Erredakzioa
Gabonetako gehiegikerien aurrean, jarduera fisikoa eta dieta mediterraneoa ezinbestekoak dira. Javier Salvadorrek, Espainiako Endokrinologia eta Nutrizioaren Elkartearen presidenteak, argitu duen bezala, urteko sasoi honetan ohikoa den gehiegizko kontsumoak arazo larriak ekarri ditzake.
Bere ustez, egunero jarduera fisikoa egitea ezinbestekoa da; gure gorputzari mesede handia egingo baitiogu, ohitura hori hartzen bada.
Elikadurari dagokionez, Javier Salvadorrek “neurritasuna” azpimarratu nahi izan du. Bere ustez, elikadura osasuntsua eramatea oso garrantzitsua da eta horregatik dieta mediterraneoa gomendatzen du; beste askoren artean, zuntz erantsia daramaten elikagaiak, barazkiak, fruituak eta arraina daramalako. Oliba olioa “neurriz” erabiltzea ere gomendatzen du.
Mota honetako ohiturak hartzeko orduan, Javier Salvadorrek bakoitzaren egoeraren arabera planifikatzea gomendatzen du.
Dieta saihesteko aitzakiak
Dietak ordu arteko mokaduak jatea eta estutasuna eragiten dutela, gehien erabiltzen direnen aitzakien artean dago. Horren aurrean, adituek janaria egunean bost edo sei otordutan banatzea gomendatzen dute. Gainera, gosea saihesteko, edozein jarduera egitea oso garrantzitsua dela diote.
Fruitu eta barazkien zapore garratza, asko entzuten den beste aitzaki bat da. Baina medikuek, ondo prestatuz gero, dasta oneko elikagaiak izan ahal direla adierazten dute. Gainera, gainontzeko elikagaiekin alderatuta, prestatzeko denbora gutxiago behar da.
Azkenik, aktibitate fisikoa egiteko izaten den denbora falta beste arrazoi entzunetako bat izaten da. Eskailerak erabiltzea igogailuaren ordez, gimnasia etxean egitea edota goizago esnatzea gomendatzen dute adituek.