Gizartea -

Istripua

Tubacexek Laudion duen lantegia hustu dute, isuri toxiko bat dela eta

Kanpoaldean ke handia eratu da, baina desagertu egin da, "herritarrei kalte egin gabe".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacex konpainiak Laudion (Araba) duen lantegia hustu egin behar izan dute gaur goizean, behin-behinean, isuri toxiko baten ondorioz, baina ondoren egoera bere onera etorri da, eta larrialdi zerbitzuek alde egin dute dagoeneko.

Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, ezbeharra 08:45ean jazo da. Ordu horretan azido nitrikoa eta azido sulfurikoa nahastu dituzte, nahi gabe.

Horren ondorioz, pabiloia hustu egin behar izan dute, baina ez da inor toxikatu.

Aipatu iturrien arabera, kanpoaldean ke handia eratu da, baina desagertu egin da, "herritarrei kalte egin gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tubacex albisteak Laudioko bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskal enpresak azken ordukoa Aiarako kuadrilla